XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GARRAIO ETA HERRILAN SAILA

742

AGINDUA, 1994ko otsailaren 18koa, Garraio eta Herrilan sailburuarena, BHTko I lineako Plentzia-Bolueta bidezatiko geltokietako igongailuak fabrikatu, hornitu, montatu eta frogatzea horniketaren lehiaketarako deia egiten duena.

Garraio eta Herrilan sailburuak, gaurko erabakiz, aipatu horniketa lehiaketa bidez esleitzeko espedientea onartu du eta honako hauek ditu

OINARRI-ARAUAK:

Iragarpena EEAOra bidali zeneko eguna.- 1994ko otsailak 22.

Esleipen prozedura eta modua.- Aurrez onarpenik egin gabekoen arteko lehiaketa publiko librea.

Horniketa entregatu beharreko lekua.- Pleguan adierazitako geltokietan, martxan.

Hornigaien izaera eta kopurua.- BHTko I lineako geltokietako igongailuak fabrikatu, hornitu, montatu eta frogatzea.

Loteak. A lotea: Bide publikoa Elorrieta - Bolueta bidezatiko geltokietako mezzaninekin lotzeko igongailuak.

B lotea: Elorrieta - Bolueta bidezatiko geltokietako mezzaninak kaiekin lotzeko igongailuak.

C lotea: Elorrieta - Plentzia bidezatiko geltokietako igongailuak.

A+B lotea: A eta B loteetan sartutako igongailuak.

A+C lotea: A eta C loteetan sartutako igongailuak.

B+C lotea: B eta C loteetan sartutako igongailuak.

A+B+C lotea: A, B eta C loteetan sartutako igongailuak.

Kontrataren aurrekontua, loteka, honakoa da:

A lotea: Hirurehun eta hogeita hamalau milioi zazpiehun eta laurogeita sei mila zortziehun eta laurogeita hamabost pezeta (334.786.895 PTA);

B lotea: Berrehun eta hirurogeita hamar milioi laurehun eta laurogeita bat mila laurehun eta hogeita hemetzortzi pezeta (270.481.438 PTA);

C lotea: Ehun eta hiru milioi bederatziehun eta hamasei mila eta hirurehun pezeta (103.916.300 PTA);

A+B lotea: Seiehun eta bost milioi berrehun eta hirurogeita zortzi mila hirurehun eta hogeita hamahiru pezeta (605.268.333 PTA);

A+C lotea: Laurehun eta hogeita hemezortzi milioi zazpiehun eta hiru mila ehun eta laurogeita hamabost pezeta (438.703.195 PTA);

B+C lotea: Hirurehun eta hirurogeita hamalau milioi hirurehun eta laurogeita hamazazpi mila zazpiehun eta hogeita hemezortzi pezeta (374.397.738 PTA);

A+B+C lotea: Zazpiehun eta bederatzi milioi ehun eta laurogeita lau mila seiehun eta hogeita hamahiru pezeta (709.184.633 PTA), Garraio eta Herrilan Sailak eta Bizkaiko Garraio Partzuergoak sinaturiko hitzarmenak ezartzen duenaren arabera.